jueves, 28 de octubre de 2010

Zumaiako `Telmo Deuna´k ere entrenatzaile berria du


Santi Zabaleta oriotarra izango da Zumaiako `Telmo Deuna´traineruko entrenatzaile berria. Arraunlaria izanekoa da eta ez edonolako arraunlaria, gainera. Hogei urtetan aritu da arraunean.Izan ere, estropada asko irabazitakoa da gipuzkoarra. 1997an Kontxako bandera irabazi zuen Orio taldearekin. Bestetik, bost alditan bigarren postua eskuratu izan du. Horretaz gain, San Miguel Liga hiru aldiz irabazi du, Bermeoko Urdaibai taldearekin hiruretan. Gainera, Zumaiako herria ondo ezagutzen du, 2005.urtean Zumaian aritu baitzen arraunean. TKE Ligara igo zen urte berean, alegia. Baina oraingoan ez dator arraunlari gisa, entrenatzaile gisa baino.Estropadak egin zituen azkenengo urtea 2009.urtea izan zen, Urdaibairekin aritu zenekoa. Aurton ez duela arraunean egingo aitortu du. Seguro arraunean aritzen zeneko beste ilusioz entrenatuko duela `Telmo Deuna´. Ea arraunean aritutako hainbeste urtek zerbaiterako balio ote dion...

No hay comentarios:

Publicar un comentario