martes, 26 de octubre de 2010

Elantxobe KAE2 mailan izango da datorren denboraldian


Azkenengo estropadetan egindako esfortsu eta pairatutako nekea ez dira nahiko izan Elantxobe Arraun Elkarteak maila mantentzeko. Elantxobe edo Busturialdea KAE2 mailan izango da datorren traineru denboraldian. Egia da, denboraldi hasierako estropadak ikusita ez zela gehiago espero, baina azkeneko estropadak ikusita, aldiz, tortillak buelta emango ziola pentsatzen zuenik ere bazegoen.

Izan ere, hainbat estropada on erakutsi dizkigute Elantxobekoek. Hainbat izan dira baita estropada itzel horietan lortutako puntuak. Baina azkenean ere, bi puntutara geratu da Elantxobe 10.postutik. Alegia, 11.postua eskuratu eta play-off-eko estropadetan parte hartu behar izan du. Play-off-ean gainera, ez da zorte handikoa izan Elantxobe. Lehenengo egunean laugarren postua eskuratuta alde egin behar izan zuen etxera. Bigarrenean, ostera, bigarren egin zuen. Baina hori ere ez zen nahikoa izan irrikaz hartutako maila mantentzeko.

Iazko denboraldian baino puntu gehiago

Puntuengatik bai, baina postuengatik ez zen posible izan Elantxoberentzat aurrera egitea KAE1mailan. Hala ere, kontutan hartzeko datu interesgarri bat ere badaukat. Aipatutako esfortsu eta ahaleginen adibide batekin nator. Izan ere, 2009.urtean baino estropada gutxiago jokatu dira eta horrela ere, iazko denboraldian lortutako puntuak baino gehiago lortu dituzte Elantxobekoek. Zerbait esan gura izango du…

Marearen aurka arraunean aritzea, zailagoa

Pena ikaragarria baina horrelakoxea da arrauna. Marearen aurka zailagoa izaten da arraunean aritzea. Hala ere, ez dira traineruko arraunlariak horregatik kilkilduko. Datorren urteko denboraldian berriz ere KAE 2 mailara igotzeko aukera izango dutelakoan nago. Ez dut horren zalantzarik. Ikusiko dugu eguna heltzean. Gauza bakoitza bere momentuan. Oraingoz, gogor ekin behar izango diete Busturialdeko arraunlariek. Zorionak haiei eta talde guztiari 2010. urteko traineru denboraldia ezin hobeto eramatea lortu dutelako!

No hay comentarios:

Publicar un comentario