martes, 26 de octubre de 2010

Astillerok 2011ko denboraldiko arraunlarien taldea osotu du


Astilleroko arraun taldeak 2011.urteko denboraldiko arraunlarien taldea osatutzat eman du. Guztira, 29 arraunlari izango dira, beraz, Astilleron datorren denboraldian. Taldera gehitu diren azkenak Kaiku taldeko Luciano Prego eta Leandro Salvagno izan dira. Taldeko arduradunen aldetik, kalitatean pauso bat emon nahi da. Gainera, Pregorekin batera Imanol Mujicak eta Salvagnok ere taldean ekarpen garrantzitsuak egingo dituztelakoan daude Astillerokoak. Hala, TKE ligako lehen lau postuetan izatea espero dute. Alegia, taldearen helburua TKE mailako faboritoen artean izatea da. Pedreña taldeko David eta Sergio Perez ere datorren denboraldian Astilleroko taldean ikusi ahal izango ditugu.

Jon Salsamendi taldearen teknikaria pozik agertu da osatutako taldearekin. Taldearen osaketa amaitutzat eman duen arren, taldekide berrien gehitzea eta beste batzuen ateratzea ez ditu baztertzen.

Taldeko berezko 18 arraunlari

29 arraunlariren artean 18 dira taldekoak berezkoak. Eta datu hori oso kontutan hartzen du Salsamendik ligari begira. Taldea urtarrilean hasiko da entrenatzen eta bai aulki finkoan eta baita aulki mugikorrean ere arituko direla gaineratu du teknikoak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario